Barricadak hartuko du aurreneko tragoa Plazako barrika haunditik, bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 24a, 01:00

HERRIKO sagardotegietan, koadrilla eta lagun artean, gozatzeko aukera, sagardo berria dastatu, eta bakailo, txuleta, gazta eta intxaurrez osatutako menu ederra probatu. Horretarako aukera izango dugu hemendik aurrera, eta denboraldiari hasiera ofiziala emateko, azken urteetan bezala, ekitaldia egingo da bihar herriko Plazan. Aurtengoan Barricada musika taldea izango da aurreneko sagardo tragoa hartzen arduraduna, eta tartean izango da Ibon Sagarna, Ibi, Hernaniko baterijolea. Segidan, gerturatzen den guztiak izango du aukera sagardoa edateko. Horrekin batera, herri kirolak, bertsolariak, txalapartariak, dantzariak, Incansables txaranga eta pintxo postua ere izango dira, besteak beste. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Plazan (euria ari badu Atsegindegin egingo dute).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!