Hernaniko eta Astigarragako AEK-k, Zilegi Eskolekin batera, irteera antolatu dute Iturengo eta Zubietako Inauteriak ezagutzeko, asteartean. Asmoa da, goizeko 09:00etan abiatzea Hernanitik, Astigarragakoekin elkartu eta Iturenera joatea. Buelta 15:00ak edo 16:00ak aldera egingo dute. Ez da ezer ordaindu behar, irteera irekia da, beraz, edozein, ikasle, irakasle edo herritar, joan daiteke. Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du eta gomendatu dute arropa erosoa eta zahar xamarra eramatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!