Bihar urteko lehenengo bilera egingo dute Osiñaga auzoan. Bileran joan den urteko balorazioa egingo dute; auzoko beharrak eta beste kontuak jasoko dituzte, Udalarekin bilera egiteko; eta urteko egutegia ere antolatuko dute, jaiak, bilerak eta abar noiz izango diren zehazteko. Bihar izango da bilera, Arriatsu eskolan, goizeko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!