Maitane Iruretagoienak Atletiko San Sebastian taldearen errekor berria egin du

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 23a, 01:00

Maitane Iruretagoienak absoluto mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen joan den asteburuan. Larunbatean 60 metroko proban zilarrezko domina lortu zuen, 7.72 denborarekin (7.64ko marka pertsonaletik gertu), eta igandean, 200 metroko proban urrezko domina lortu zuen, 25.21eko denborarekin; igandeko markarekin bere marka pertsonala egin zuen eta Atletiko San Sebastian taldearen errekor berria jarri zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!