GAUR zen Txanobarragorro antzezlaren azken emanaldia egitekoa, baina izaten ari den arrakasta dela eta, datorren astean beste bi emanaldi gehiago egingo dituzte. Beraz, gaurkoaz aparte, datorren asteartean hilaren 27an, eta ostegunean hilaren 29an, beste bi emanaldi izango dira. Emanaldiak arratsaldeko 19:45etan izango dira, Biteri kultur etxean. Datorren asterako sarrerak salgai jarriko dituzte gaurtik aurrera, Aurki eta Haizea dendetan, eta Oindi eta Aralar tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!