Dobera Euskara Elkarteak antolatuta martxan da Gure artean euskaraz egitasmoa. Egitasmoan euskaraz ikasi nahi dutenak eta dakitenak elkartzen dira, plan bat egin, eta euskaraz aritzeko. Talde batzuk osatu diren arren, beste batzuk osatzeko, bizpahiru lagun behar dira, ahal izanez gero, ordu eta egun hauetako batean elkartzeko aukera izango luketenak: astelehenetan 10:00etan, astelehenetan 17:00etan, ostegunetan 17:00etan, eta asteartetan 19:30etan. Baten batek parte hartu nahi balu, nahiz eta ordu eta egun hauetan ezin izan, aukera izango luke baita ere. Izena emateko 943 33 27 99 telefonora deitu, Larramendi 11 beheko lokalera azaldu edo dobera@dobera.com-era idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!