AEK-k, Zilegi eskolarekin elkarlanean, Iturengo eta Zubietako inauterietara irteera antolatu du datorren astearterako, hilak 27. Irteera irekia da eta edozeinek eman dezake izena. Jende kopuruaren arabera, autobus txiki batean edo kotxez egingo da irteera, eta ez da ezer ordaindu beharko. Irteera goizeko 09:00etan izango da eta buelta 15:00-16:00ak inguruan. Izena eman nahi izanez gero 943 55 78 01era deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!