hernaniko pelotariek ez zituzten nahi bezain emaitza onak lortu asteburuan; jokatu zituzten hamalau partiduetatik zortzi galdu zituzten. Hala ere, izan ziren emaitza onak lortu zituzten pelotariak: trinketean Esnaola finala jokatzeko sailkatu zen; Elorza pelotari kadetea datorren astean finalerdietako partidua jokatzeko sailkatu zen; eta Euskal Ligan, Arrietak, Santxok eta Aizpitarte II-ak garaipen garrantzitsuak lortu zituzten.
Emaitzak
Hauek izan dira asteburuan lortutako emaitzak, txapelketa eta modalitatearen arabera:
Euskal Ligan, eskuz banaka, Atxarte 7/Ioritz Arrieta 22; eskuz binaka Usansolo 10/ Santxo-Azpitarte II 22; paletan Lizeaga-Perez 30/ Irazustabarrena-Gutierrez 27; Pagola-Ugalde 23/Aiara 30; Tijero-Zabala 29/San Miguel 30.
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, Leonet 16/Oiarpe 30; Elorza 30/Alde Zaharra 7; Bilbao 32/ Usurbil A 40, Esnaola 40/Usurbil B 21.
Gipuzkoako Infantil Txapelketan, Urnieta 18/Hernani Agirrezabala 2; Altuna anaiak 15/Azkoitia 18; Zumaia 18/Etxenike-Arizkorreta 15.
Azkenik, Udaberri Torneoan, Lujanbio-Elorza 22/Goierri 9.