EZKER Batuak Udal Aurrekontuen haritik etorritako kritikak erantzun ditu egunotan, eta EAJ-PNV eta beste alderdiek EBren kontrako kritikak azaltzeko eskatu du. EAJ-PNVko Andoni Amonarraizek erantzun dio oraingoan.
Emendakina aurkeztu behar
EBk azaldu zuen ez zuela aurrekontuen alde bozkatu «ez dutelako arlo sozialean dauden aspirazioak betetzen». Eta eransten zuen «alderdi gehienek ez zutela ezer esan 9 milioiko kreditua eskatzeko erabakiaren aurrean, eta orain, behar gehiena dutenei emandako laguntza izoztu izana salatu dute».
EAJ-PNVk galdetzen du «aurrekontuak behar sozialak asetzen ez bazituen, zergatik ez zuen berak emendakinik egin?» eta galdetzen du zer ikusia duten inbertsiotarako mailegatutako 9 milioiek».
Enfrentamendua haunditu
EBk zioen oposizioak nahi zutela «udala aurrekonturik gabe utzi eta hernaniarren arteko enfrentamendua haunditu». EAJ-PNVk erantzun dio, hori ez dela horrela, eta badirela bideak «EB berak beste legegintzaldi batean erabili izan dituenak» udal gestioa «orain bezain egokia eta askoz ere partehartzaileago izateko».
Ezezkoaren blokea
Ezezkoaren blokea dela eta, Amonarraiz harrituta dago «EBk EAJ-PNV bloke horretan sartu duelako». Bere esanetan, bere alderdiak beti aztertu ditu gaiak, eta bozkatzerakoan, kontzienteki egin du, batzuetan, Gobernu Taldearen proposamenaren alde, eta beste batzuetan, kontra; eta EBren gainean dio «nahiko nuke EBk irizipide errealagoak erabiltzea eta ez erabiltzea beti «hernaniarren arteko enfrentamenduaren aitzakia».
Protagonismoa EBrentzat
EBk galdetzen zuen EAJ-PNV aurrekontuan inguruko protagonismoa galtzeko beldur den eta Amonarraizek erantzun dio: «horrek Gobernu Talde honek esaten duen guztiari amen esatea esan nahi badu, orduan protagonismoa Ezker Batuarentzat dela».