bigarren txapela du Oxanek Tabernetako Bertsolari Txapelketan irabazia. Hasieratik fin ibili zen; hala ere, bigarrenari, Aitor Barrenetxeari, puntu erdiko aldea besterik ez zion atera. Astelehenean izan zen, San Sebastian bezperan izaten baita normalean. Aurtengoa 15garren txapelketa izan da.
16 lagun koplatan
Aurtengo saioak bazuen berezitasun bat, izan ere, koplek pisu haundia izan zuten saio osoan zehar; hala ere, dena ez zen kopla izan, eta parte hartzaileak bertsoak egitera ere ausartu ziren. Hasierako 16 bertsolariak, 4ko taldetan jarri eta 4na minutun beren kopla onenak bota behar izan zituzten.
Hasierako ariketatik 8 lagun pasa ziren. Hauek bina lan egin behar izan zituzten, horietako bat segidillan. Zortzikotetik laukote bat pasa zen hurrengo fasera; laurek bina ariketa egin behar izan zituzten, tartean hitza emanda, bertsoa jartzekoa.
Aitor Barrenetxea eta Oxan
Azkenean, Aitor Barrenetxea eta Oxan hernaniarrak jarri ziren aurrez aurre. Hiruna lan egin behar izan zituzten, azkenekoa kopletan, hasiera-hasierako ariketa bezalaxe.
Puntu erdiko aldearekin, baina aurtengo txapela Oxanek jantzi zuen. Ez du lehenengo txapela bertsolariak.
Barrenetxeak seigarren urtea du txapelik gabe; hala ere, ez zen buruhutsik joan, San Sebastianetako txano dotorea jantzi baitzuen.