Koldo Izagirre ez da idazlea bakarrik. Kazetaritzan ere makina bat lan egina da, eta beste hainbeste lan jasotakoa han eta hemen. Horregatik besteak beste, ondo ezagutzen du kazetaritza mundua. Idazleak datorren ostegunean, hilak 29, hitzaldia emango du Hernanin. Hitzaldia Argia astekariak eta Hernaniko Kronikak antolatu dute elkarlanean, Argiak 90 urte beteko dituela eta. Hitzaldia arratsaldeko 18:30etan izango da, Milagrosan.
Iritzitxoen gainetik
Hitzaldiaren izena da Iritzitxoen gainetik iritzia. Gure prentsaren historiako zenbait albiste, eta bertan, euskal prentsaren historiaz hitz egingo du. Izan ere, Koldo Izagirrek lan haudia egin du kazetaritzaren inguruan: garai bateko egunkarietan argitaratutako kronika zaharrak jaso ditu, eta aspalditik aldizkari askoren bueltan lan egina da: Oh! Euzkadi! eta Ustela aldizkarien sortzaile izan zen, eta Argia-n bertan kolaborazioak egina da.
Argiak 90 urte bete ditu
90 urte dira Argia aldizkaria sortu zenez geroztik. 1919an sortu zen urtetan Zeruko Argia izan zena. Urteurrena ospatzeko ekitaldi mordoska egingo dituzte han eta hemen, baina aurten eta lehendabizikoa Hernanikoa izango da.