Teklan Hernani Zarauzko aurkariaren menpe ibili zen partidu osoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 21a, 01:00

Teklan Hernani senior taldeak Zarautzen kontra jokatu zuen igandean, Zarautzen, eta ez zuen emaitza onik ekarri etxera. 87-54 galdu zuen eta partidu osoa aurkariaren menpe ibili zen; beraz, ez zuen aukerarik izan erakusteko zein abila den defentsa lanetan.

Jubenilek 52-45 irabazi zuten
Jubenilek Irungo Erroibide taldearen kontra jokatu zuten etxean, igandean hauek ere. Partidu polita izan zen eta etxekoak nagusi izan ziren partidu osoan zehar, baina ezin izan zuten alde haundirik atera markagailuan. Irungo taldea gogorra da, maila haundikoa, eta jakin zuen hernaniarren erasoari aurre egiten. Iker San Miguelek ebakia egin zuen begian eta ospitalera eraman behar izan zuten, baina sustoa besterik ez zen izan.

Kadeteek galdu egin zuten etxean, 40-75
Kadeteek etxean jokatu zuten larunbatean, Arrasateko Udalatxen aurka. Urteko lehenengo partidua zuten, eta gogor ekin arren, emaitza ez zen espero zutena izan. Lehenengo zatia txukun xamar jokatu zuten baina ezin izan zioten erritmoari eutsi eta bigarren zatian sekulako egurra hartu zuten. 40 eta 75 galdu zuten Arrasateko Udalatx taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!