sebastian bat bada zeruan, esaten du abestiak eta bere itzala haundia dela erantsi behar dute hernaniarrek; izan ere, hasiera batean Donostiako jaia zena, inguruko herrietara zabaltzen ari da, eta inor gutxi dago honezkero abestia ezagutzen edo sumatzen duenean jarraitzen ez duenik. Elizatxo ikastolak astelehen arratsaldean egin zuen bere tanborrada txikia eta Inmaculada ikastetxeak berriz, atzo arratsaldean.
Elizatxon astelehenean
Elizatxo ikastolan astelehen arratsaldean atera ziren patiora umeak, eta astinaldi ederra eman zieten danbor eta barrikei. Pozik zebiltzan umeak ez ohiko txano txuri eta luzea buruan jarrita, aulki gaineko zuzendariak agintzen zituen kolpeak jarraitzen.
Inmaculadan atzo
arratsaldean
Atzo berriz, Inmaculada ikastetxeak hartu zuen erreleboa. Eskolako txikiak dotore-dotore jantzi eta jolastokira atera ziren, danbor doinuak zabaltzera, guraso eta ikaskideak begira-begira zituztela. Astelehenean bezalaxe, doinuak eskola ordutik kanpo ere sumatu ziren, arratsaldean zehar, herrian.