Auzo elkarteak deituta, bilera egingo dute igandean Osiñaga auzoan. Asmoa da, besteak beste, joan den urteko balantzea egin eta auzoko kontuetaz hitz egitea, gero udalarekin bilera egiteko. Bilera igandean izango da, Harriatsuko eskolan, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!