Izen ematea irekia dute EPAn

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 21a, 01:00

EPA edo Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean ireki dute izena emateko epea, otsailaren 6ra arte. Astelehenetik ostiralera izango da, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Antziola auzoko 62an, edo 943 335 318 telefonoan. Informazioa: www.elkarrekin.org/web/epahernani.

Eskola graduatua faltaz gero
Hernani, Andoain, Urnieta eta Lasarteko zentroetan idazten edo irakurtzen ikasi daiteke, komunikaziorako trebetasunak hobetu, ezagutzak eguneratu edo Eskola Graduatua lortu. Hernanin bertan frantsesa, euskera, ingelesa eta informatika ikasteko aukera dago.

Oinarrizko tituluak izanez gero
25 urtetik gorakoek unibertsitaterako sarrera proba prestatu dezakete, goi mailako heziketa zikloetarako sarrera probarekin bateragarria. Horrez gain, frantsesa ikasi leike Hernanin, eta informatika Andoainen.

Goiz, arratsalde eta gau
EPAn matrikula doakoa da. Goizez, arratsaldez eta gauez ematen dituzte eskolak eta ikasturtea bi lauhilekotan banatzen dute (iraila-otsaila eta otsaila-ekaina). Atzerritarrentzako gaztelera eskolak ere ematen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!