Hernanik 36-10 galdu zuen Gernikan, igandean; beraz, bukatu da Urrezko Kopa Hernaniko taldearentzat. Partiduak bi zati oso ezberdin izan zituen: HCRE aurretik jarri zen, 0-7, hasierako minutuetan eta atsedenaldiaren aurretik jokoa oso parekatua izan zen, entseguen aldetik 2 eta 1, 12-7 markagailuan. Bigarren partean bizkaitarrek ondo aprobetxatu zituzten Hernaniko taldearen bajak, ordezkoen falta atzeko lerroan, eta batez ere, hankaz gaizki jokatutako baloiak. Hala ere, hernaniarrek dena eman zuten zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!