3-0 galdu zuen larunbatean EHU-Hernanik Getxoko Aixerrotaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

Euskadiko Ligako nesken senior taldea 3-0 galduta itzuli zen larunbatean etxera. Getxoko Aixerrotaren aurka jokatu zuen, Getxon bertan. Irabazteko asmoarekin joan ziren, lehenengo bueltan, Hernanin jokatutako partiduan, 1-3 galdu arren, taldeak berdinduta zeudela ikusi baitzuten. Larunbatean partidu ona jokatu zuten hernaniarrek, eta joko guztien bukaerara berdinduta iritsi ziren; hala ere, azken puntu erabakiorretan bizkaitarrak finago ibili ziren eta hiru jokoak irabazi zituzten. Kolpe haundia izan zen hernaniarrentzat emaitza, partidu ona jokatzeaz gain, taldeak parekatuta baitzeuden.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!