2009ko lizentziak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

Txantxangorri elkartea aurtengo federazio lizentziak bideratzen ari da. Horretarako, elkarteko bulegotik pasa behar da, goizeko 11:30etatik 12:00etara eta arratsaldeko 19:30etatik 20:00etara. Helduek 25 euro ordaindu behar dute, eta umeek 8 euro. Lizentziak, segurua izateaz gain, deskontuak izaten ditu Leitzaran eta Araxeseko kotoetan, eta Gipuzkoako Arrantza Federazioko amuarrain eta errekako karramarro kotoetan. Lizentzia beharrezkoa da arrantza txapelketetan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!