Seigarren mus txapelketa Uru tabernan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

Dagoeneko irekia dago Uru tabernako seigarren mus txapelketan izena emateko epea. Otsailaren 1era arte eman daiteke izena eta 30 euro jarri behar dira bikoteko. Sariak honakoak izango dira: lehenengoak, 500 euro, txapela eta ardoa; bigarrenak, 250 euro eta ardoa; hirugarrenak, 150 euro eta ardoa; eta laugarrenak, 100 euro eta ardoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!