«EBk ezezkoaren blokean parte ez hartzea, Gobernu Taldeari egiten dion ‘segidismoa’ justifikatzeko modu bitxia da»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

Atzoko Kronikan Ezker Batuak udal aurrekontuen haritik etorritako kritikak erantzun zituen. Bertan, besteak beste honela zioen: batetik, EB ez dagoela prest ezezkoaren blokean (PP, EA, EAJ-PNV eta PSOE) parte hartzeko, gizarte arloan eta arlo demokratikoan egin diren proposamenak direla eta; eta bestetik, EAJ-PNV eta beste alderdiek EBren kontrako kritikak azaldu behar dituztela. Eusko Alkartasunak erantzun egin dio Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez.

Segidismoa justifikatzeko
EAren ustez, «EBk ezezkoaren blokean parte ez hartzea, Gobernu Taldeari egiten dion segidismoa justifikatzeko modu bitxia» da. Bere ustez, ezezko blokea «gainontzeko alderdien emendakinak blokean baztertzen dituztenek osatzen dute, eta horiek ANV eta EB dira».

Bereian rodilloa pasa
EAk dio alderdi hauek 2008ko eta 2009ko aurrekontuetan «beraien rodilloa» ezarri dutela emendakinak baztertzeko. Alderdiak dio ulergaitza egiten zaiola «pribatuan aurkeztu diren emendakinak ontzat ematea eta gero ez uztea onartzen», eta adibidea eransten du, «zergatik azaltzen da pribatuan aholkularien kontratuen igoeraren kontra, eta gero bozketan, ez du onartzen igoera horren kontra dihoan emendakina?». EAk EBren ezezko blokean parte ez hartzeko apustua «benetakoa» izatea espero du, «2010eko aurrekontuetan aurkezten diren emendakinei rodilloa ez aplikatuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!