Olaizola II-Mendizabal IIk bigarren garaipena lortu zuten

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

AIMAR Olaizolak eta Oier Mendizabalek Eskuz Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu zuten, larunbatean, Iruñean, Juan Martinez de Irujori eta Fernando Goñiri 22 eta 16 irabazita.

Mendizabal nagusi atzean
Olaizola IIk eta Mendizabal IIk aurreko partiduan baino itxura hobea erakutsi zuten larunbatean. Mendizabalek ondo eutsi zituen Goñi IIIren pelotakadak eta partidua aurrera joan ahala, nagusi izan zen atzeko koadroetan; tantu bat egin zuen eta bi galdu. Olaizola II berriz, bizkor ibili zen partiduan. Ez zen Irujoren jokoan sartu, eta beste aukerarik izan ez zuenean, ongi egin zion aurre Iberoko aurrelariari; ezker eskubi duen ahalmena ondo erakutsita, 5 tantu egin eta 5 galdu zituen. Irujok ordea, ez zuen asmatu, partiduaren pisua bere gain hartu nahi izan zuen, Fernando Goñiri ia partiduan sartzen utzi gabe, eta 14 pelota galdu zituen. Goñi IIIa berriz, aurreko partiduan baino hobeto ibili zen arren, ez zen nahikoa izan.

Finalerdiak gertuago
Finalerdietako ligaxkan sartzeko 5 partidu geratzen diren arren, Olaizola IIk eta Mendizabal IIk geroz eta aukera gehiago dituzte. Jokatu diren 3 puntuetatik bi lortu dituzte; eta adituen arabera, 4 edo 5 puntu nahikoak izaten dira finalerdietara pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!