Bozeramaile Batzordeak elkartasuna adierazi dio Ertzaintzari, ostiraleko gertakariengatik

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

Bozeramaile Batzordea bildu zen atzo udaletxean, joan den ostiralean, Santa Barbaran izandako gertakariak salatzeko eta Ertzaintzari «huts egindako erasoaren helburuari, eta beren burua arriskuan ikusi duten herritarrei» elkartasuna eta laguntza adierazteko, ETAren erasoen aurrean. EA, EAJ-PNV, PSE-EE, EB eta PPk «giza eskubideetan oinarritutako gizarte plurala» eraiki nahi dutela adierazi dute eta giza eskubideak direla «ekintza politiko guztien ardatz».

Egileak justiziaren esku
Agirian eransten dutenez, «zorionez, hilketak huts egin du» eta beren nahia adierazi dute «egileak justiziaren esku egoteko lehenbailehen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!