Beren buruaren jabeago izateko, emakumeentzako Jabetze Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 20a, 01:00

emakumeek zentzu zabalean beren burua ezagutzeko hainbat ikastaro antolatu ditu Udal Berdintasun Sailak. Izen ematea irekia dago.

Heldutasuna, literatura, aurrekoak eta zentzumenak
Aurten zehazki lau ikastaro monografiko izango dira. Heldutasunak gordetzen duen plazerra izenekoaren helburua da bizitzako etapa honi buruzko hausnarketa egitea: nola ikusten den, nola bizi den, zein abantaila dituen eta abar. Literatura eta emakumeak izenekoaren helburua da, emakumeek literaturan izan dituzten paperak, egile eta protagonistak aztertzea, beti ere kontuan izanik garaiko bizimodua, presioak, paperak, espektatibak eta abar. Gure amonengandik ikasiaz ikastaroan, aurrekoen bizipenak ezagutzen eta ulertzen ikasiko dute, besteak beste. Azkenik, Sedukzioa eta zentzumenak ikastaroan zentzumenek esaten dutenari kasu egiten ikasi, eta etekina ateratzen ikasiko dute.

Izen ematea
Izena eman nahi izanez gero, Udal Berdintasun Arlora jo behar da, Sandiusterri kaleko 1 zenbakiko lokalera, 943 337 017 edo 943 336 802 telefono zenbakietako batera deitu, edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi. EHU eta HUHEZIko ikus-entzunezko ikasleek eta Irakasle ikasketetako ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete.

Ikastaroak

HELDUTASUNAK GORDETZEN DUEN PLAZERRA
-Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: Asteazkena
-Ordutegia: 17:30-19:30
-Hasiera eguna: Urtarrilaren 28a
-Iraupena: 20 ordu
-Matrikula: 15 euro
-Helburua: Heldutasunari buruz hausnartzea: beldurrak, erreferenteak, indarguneak eta abar.

LITERATURA ETA EMAKUMEAK
-Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: Hileko 2garren eta 4garren osteguna
-Ordutegia: 19:00-21:00
-Hasiera eguna: Urtarrilaren 22a
-Iraupena: 18 ordu
-Matrikula: 15 euro
-Helburua: Emakumeen literatur tradizioak, gaiak, idazleak, jarrerak eta abar ezagutu.

GURE AMONENGANDIK IKASIAZ
-Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: Asteazkena
-Ordutegia: 17:30-19:30
-Hasiera eguna: Apirilaren 22a
-Iraupena: 10 ordu
-Matrikula: 6 euro
-Helburua: Emakumeen historia, hauen arteko harremanak, papera, bizipenak, ekarpenak eta abar ezagutu.

SEDUKZIOA ETA ZENTZUMENAK
-Irakaslea: Clara Pérez Wolfram
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna eta ordutegia: Urtarrilak 30 (18:00-21:00) eta urtarrilak 31 (10:30-13:30 eta 15:30-18:30)
-Iraupena: 9 ordu
-Matrikula: 6 euro
-Helburua: Emakumeen zentzumenak martxan
jartzea, sentitzen denarekin gozatu eta sentipenak errespetatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!