Izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 19a, 01:00

Laister hasiko da martxan 9garren bi bitako Kronika pelota txapelketa eta izena eman daiteke dagoeneko. Parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan behar dira eta ezin da federatuta egon. Hernaniko nahiz beste herrietako pelotariek hartu ahal izango dute parte, nahiz eta lehentasuna hernaniarrek izango duten. Izena ematea Hernaniko Kronikan egin behar da eta egiterakoan, telefono mugikorreko zenbakia utzi eta 10 euro ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!