Hernaniko Yone Boutique taldeak asteburuan emaitza ezin hobeak lortu ditu, 5-2 irabazi baitzuen larunbatean Mutrikuren kontra jokatutako partidua. Markagailua 1-0 zela iritsi ziren atsedenaldira eta bigarren zatian beste 4 gol sartu zituen Hernanik. Partidua bukatzeko 5 minutu falta zirenean Mutrikuk bi gol sartzea lortu zuen. Yone Boutique pozik dago lortutako emaitzarekin, Mutrikurekin sailkapenean zuen tartea txikitu eta sailkapeneko goikaldeko postuetan sendotzen ari delako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!