Hasi da martxan Gure Artean Euskaraz egitasmoa. Bertan euskaraz ikasi nahi dutenek eta badakitenak elkartzen dira, plan bat egin eta euskaraz aritzeko. Talde batzuk hasi dira martxan, baina euskeraz aritu nahi duen jendea badago oraindik ere taldea osatu ez duena. Taldeak osatzeko euskaraz dakien jendea behar da. Izena emateko Dobera euskara elkartearekin jarri behar da harremanetan. Larramendi 11, behean, duen bulegora joan daiteke edo bestela telefonoz deitu: 943 332799.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!