URTE osoan ondo entrenatu ondoren, egun haundia izango dute gaurkoa lagun artean eta tabernetan aritzen diren bertsolariek. San Sebastian bezperako ohiturari jarraituta, 15garren tabernetako bertsolari txapelketa izango da Garinen, eta aurten izango da nobedaderik. Antolatzaileek, lana erraztu eta jendea parte hartzera animatze aldera, kopla txapelketa egitea erabaki dute. Lan horretan izango dira gaur gauean honako bertsolariak: Aitor Barrenetxea, Oxan, Iraitz, Joxe Big Beñat, Iñaki Esnal, Igor Muñoa, Urko Kasado, Igor Garmendia, Anartz, Gotzon eta Oier Iurramendi. Txapelketa gaueko 22:00etan hasiko da.
Azken urteetako
txapeldunak
19 urtetan bertsolari asko pasa dira Garin tabernako txokotik. Batzuek oraindik ere eutsi eta parte hartzen jarraitzen dute. Honakoak izan dira tabernetako bertsolari txapelketako azken urteetako txapeldunak:
• 2001: Aritz Zerain.
• 2002: Jon Altuna, Oxan.
• 2003: Jon Garmendia, Txuriya.
• 2004: Mikel Lujanbio, Xapo.
• 2005: Diego Riaño.
• 2006: Angel Arruti.
• 2007: Arnaiz Lasarte.
• 2008: Urko Kasado.