Txantxangorriko mus txapelketetan izena emateko aukera hilaren 23ra arte

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 18a, 01:00

Mus txapelketa antolatu du aurtengoan ere Txantxangorri elkarteak. Bi txapelketa izaten dira, bat banaka, eta bestea bikoteka. Izena emateko epea irekita dago dagoeneko eta horretarako zerrendak jarri dituzte elkarteko tabloian. Epea hilaren 23an bukatzen da, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!