Tiraldia gaur Ereñotzuko bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 18a, 01:00

Hasi da bola denboraldia eta gaur Ereñotzuko bolatokian izango den tiraldiak emango dio jarraipena. Aurreneko tiraldia Idiazabalen izan zen eta oraingoz Ategorrietako taldea dijoa aurrena, 274 brilarekin. Ereñotzuko Ur-mia taldea seigarren dijoa sailkapenean, 257 brilarekin. Hernananiko beste bi talde ere ari dira txapelketan parte hartzen CDH taldea, 246 brila bota zituen eta Elur Txoriko taldeak 230. Gaur Ereñotzun izango den tiraldia goizeko 10:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!