Atzo goiz eta eguerdi partean haima bat jarri zuten (desertuko kanpamendua) Plaza Berrin, Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa girotzeko. Konpresak, arroza, azukrea, makarroiak, lentejak eta atuna oliotan ari dira biltzen. Kanpaina azkeneko egunetan da, beraz zerbait eman nahi duenak arin ibili beharko du. Biteri kultur etxean kajak daude, janari eta produktu hauek uzteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!