Udalak Eroskirekin lortutako akordioa medio, igande eta jai egunetan kotxea utzi ahal izango da Eroskik Agustinetan duen supermerkatu azpiko aparkamenduan. Guztira 55 aparkamendu izango dira, 2 elbarrientzat. Kotxea aparkatzeko ordutegi zehatza jarri dute: goizeko 09:00etatik gaueko 23:00etara. Udaltzainak arduratuko dira aparkamendua ireki eta ixteaz. Aipatutako ordutegi horretatik kanpo aparkamenduan kotxerik badago, Udaltzainek zepoa eta isuna jarriko diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!