Kepa ere hernaniarra da

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 18a, 01:00

Berrogeita hamalau urte egiteke, hauetarik hogeitahamar etxetik kanpo eta urte multzo horietako hamabost, espetxean. Gaur egun biziarteko kartzela zigorrera kondenatua (Doctrina Parot) beste hainbat euskal preso politikorekin batera. Euskaltzale eta herri maitale sutsua, Euskal-Herri aske eta euskaldun baten alde borrokan dirauena, aldez edo moldez. 1970. hamarkadan hasi zuen bere iharduna E.T.A. (M.)an. Geroztik hainbat alditan bizia arriskuan izan du (bere ibilbide militantea irakurri besterik ez dago) larriena 1985ean Baionan G.A.L.en eskutik, hilzorian utzi baitzuen atentatu hark. Baionako ospitalean bi ebakuntza jasan zituen eta harrezgeroz osasun arazoak izan ohi ditu. Erakunde armatuak gaur egun daraman estrategia politiko militarrarekin ez dago ados. Bere aburuz, (eta gaia gaingiroki hartuz) gutxiengo akordio politiko bat lortu behar da Euskal Herriko gizarte eragileen eta alderdi politiko abertzale eta aurrerakoien artean. Horretarako erakunde armatuak baldintzarik gabeko menia eman behar du, eragile hauei, batik bat, gauzak errazte aldera. Beraz, hainbat desadostasun direla-eta, ez dago Euskal preso politikoen kolektiboan, halere egitura baten barruan ez egoteak ez dio inori eskubiderik ematen euskal preso politikoaren estatusa kentzeko, horixe falta zen. Euskalduna, presoa eta politikoa izaten jarraituko baitu kolektiboan egon ala ez. Euskal preso politiko guziek merezi dute gure errespetua eta konsiderazioa, egituratuak egon ala ez. Beraz, orain Hernaniko herriari dagokio (eta Euskal-Herriari orohar) kontuan hartzea gertatzen ari dena. Bakoitzak bere kontzientziarekin joka dezala.

Roxario Pikabea, Kepa Pikabea euskal preso politikoaren anaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!