PINGUINOS jaialdian izan dira, duela gutxi, Hernaniko Motolagunak taldeko zenbait kide. Pinguinos jaialdia Europa mailako motero kontzentrazio haundiena da, jende ugarik hartzen baitu parte. Hernaniko motozaleek esperientzia bikaina izan dela azpimarratu dute, baina Hernanitik Valladolid aldera abiatzerakoan elurra dela eta hainbat estuasun pasa zituztela azaldu dute, «larunbatean joaterakoan Altsasuatik Miranda de Ebroraino elurte ikaragarria izan zen, moto asko ikusi genituen buelta ematen». Hernaniarrek, hala ere, aurrera jarraitu zuten eta jaialdiraino iritsi ziren, antolatzaileen eta bertan bildu zirenen harridurarako. Behin baino gehiagotan burutik jota zeudela entzun behar izan zuten. Motolagunak taldeko kide bati, Ruben Arenalesi sari bat ere eman zioten, motozale gazteenatarikoa izateagatik.