Abiadura Haundiko Trenaren kontrako mobilizazioak izan ziren ostiralean herrian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 18a, 01:00

mobilizazioak izan ziren ostiralean, Zuen porlanean itoko zarete Euskal Herria ez dago salgai lemapean, Segik deituta. Goizean paro deialdiak izan ziren eta manifestazioak ere deitu zituzten. Eguerdiko 12:00etan zen aurreneko manifestazioa ateratzekoa Plazatik, baina azkenean, bertan behera uztea erabaki zuten. Arratsaldeko 20:30etan ordu horretarako deituta zegoen manifestazioa atera zen Plazatik. Aurretik, Abiadura Haundiko Trenaren inguruko hainbat adierazpen egin zituzten. Batetik, atzo Urbinan AHTaren kontra egindako deialdiarekin bat egin zuten eta trenaren aurka egiteko arrazoiak azaldu zituzten. Besteak beste, aipatu zuten «AHTa inposatutako proiektua» dela eta «gastatuko den diru publiko neurrigabea» dela. Trenaren atzean «negozioa dagoela» ere aipatu zuten eta salatu zuten AHTa «elitearentzat diseinatutako trena» dela, ez dagoela «herritarren beharretara egokitua».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!