Binakako 9garren Kronika txapelketan izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 18a, 01:00

Bi bitako Kronika pelota txapelketa antolatzen hasi dira eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Txapelketa otsaila erdialdera hasiko da eta ekainean bukatu. 16 urtetik gorako federatu gabeek eman dezakete izena, hernaniarrak nahiz beste herrietakoak. Hala ere hernaniarrek izango dute lehentasuna. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu izena ematerako garaian eta mugikorreko telefono zenbakia utzi beharko du. Izena Hernaniko Kronikan bertan eman behar da (Larramendi 11, behea) eta epea urtarrilaren 31n bukatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!