Herritar talde batek egindako deialdiari erantzunez kontzentrazioa izan zen atzo Plaza Berrin, Palestinaren kontrako erasoa salatzeko. Israel genozida Gazatik at! izan zen kontzentrazioaren lema eta jende mordoxka bildu zen deialdiaren bueltan. Deialdiarekin salatu nahi izan zuten Israelgo Estatua Gazaren aurkako genozidioa burutzen ari dela, eta hori dela eta, Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi izan zioten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!