Mendiriz Mendi elkarteak Hernaniko oinezko bideak
ezagutzera emateko asmoz, irteera antolatu du gaur gaztetxoekin. Gaurkoan Ereñotzutik abiatuko dira oinez eta Larregainen barrena, Akolatxara iritsiko dira. Bueltakoan Larregainetik Fagollagako zubira joango dira eta handik Ereñotzuraino iritsiko dira. Ereñotzura joateko 08:30etan egin dute hitzordua, Urbieta kalean, Adarraga aurrean. Helduekin herrian barrena beste ibilbide bat egingo dute otsailaren 8an, Oberan izeneko ibilbidea: Ugaldetxo, Argorri, Saratze, Untzegi, Lizarregiko lepoa, Aparrain eta berriro ere Ugaldetxora buelta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!