«Alkateak atentatua ez salatzea lotsagarria litzateke, eta bere ezintasuna salatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

pse-eek Kronikara bidalitako prentsa ohar bidez, «ertzainen kontrako atentatua» salatu du eta jakinarazi du astelehenerako Bozeramaile Batzordea deitu duela. Bestalde, Alkateari atentatua salatzeko eskatu dio eta hala egiten ez badu, beraiek salatuko dutela adierazi dute.


«Ertzaintzaren aurkako atentatua»
Hernaniko PSE-EEk «gogor» salatu nahi izan zuen «ertzaintzaren kontra jo nahi zuen atentatua», lehergailuak jarrita repetidorean.

Alkatearen salaketa
Hernaniko sozialistek eskatu diote alkateari «argi eta garbi salatzeko sarraski bat eragin nahi zuen atentatua. Alkateak atentatua ez salatzea lotsagarria litzateke, eta bere ezintasuna salatuko dugu, ETAren menpe egoteagatik, edo koldarra izateagatik». Sozialistek «herria bakean uzteko eta desagertzeko» eskatu diote ETAri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!