«Guk inolako indarkeriarik gabeko etorkizuna nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

MARIAN Beitialarrangoitia Alkateak agerpena egin zuen atzo prentsaurrean, D3M plataforma egiten ari den sinadura bilketaren inguruan. Agerpenean hedabide ezberdinetako kazetari eta kamara ugari bildu ziren eta gauean Santa Barbaran izandako leherketaren inguruko hainbat adierazpen egin zituen. Alkateak «inolako indarkeriarik gabeko etorkizuna nahi dutela» adierazi zuen eta «herri honek bizi duen errealitatea, bere osotasunean, gainditzeko lanean jarraituko dutela» azpimarratu zuen. Horrekin batera esan zuen, «Ezker Abertzalea kriminalizatu, legez kanporatu, eta antzeko estrategiek norabide horretan ez dutela laguntzen». Beitialarrangoitiak garbi utzi nahi izan zuen: «herri honek bilatzen duena konponbidea da eta horren alde egin beharko dugu denok lana».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!