Eskiatzeko garaia aprobetxatuta Mendiriz Mendik iraupen eski eta eski alpino ikastaroa antolatu du urtarrilaren 24 eta 25erako. Ikastaroa Cauterets-en izango da eta bertako aterpean egingo dute lo. Irteeran gazte zein helduek hartu dezakete parte. Irteeraren prezioak adinaren araberakoak izango dira, eta bazkideentzat deskontuak izango dira. Forfaita ez da prezioaren barruan sartzen. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira. Urtarrilaren 22an, hau da, datorren ostegunean bukatuko da izena emateko epea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!