BIHARTIK aurrera sari ederrak eskuratzeko aukera izango da Hernaniko Kronikan, igandero argitaratuko den Ikusi-makusi lehiaketaren bidez. Igandero- igandero, Kronikako zazpigarren orrian, herriko argazki bat argitaratuko da, eta asmatu egin beharko da argazkian zer aldatu den. Aldaketak honakoak izan daitezke: argazkiari zerbait faltatzea, argazkian zerbait soberan izatea, irudian zerbait lekuz kanpo izatea edota zerbait itxuraz aldatzea. Lau erantzun eman behar Argazkiarekin batean, lehiaketaren oinarriak eta fitxa bat argitaratuko dira igandero. Fitxak lau erantzunentzako hutsuneak izango ditu, hau da, lau igande ezberdinetako erantzunekin bete beharko da fitxa. Fitxan zein egunetako erantzunak jarri behar diren zehazten da. Fitxan agertzen den azkeneko igandea kontuan hartuta, hurrengo 4 egunetan aukeztu behar da fitxa. Adibidez, aurreneko txanda honetako erantzunak otsailaren 12a aurretik aurkeztu behar dira. Pertsona bakoitzak fitxa bat baino gehiago aurkeztu ditzake. Erantzunekin batean, norberaren izen-abizenak eta telefono zenbakia ere jarri behar dira.
Sari ederrak hilero
Parte hartu eta lau erantzunak asmatzen dituztenen artean lau astean behin saria zozketatuko da. Saria hainbat dendek jarritakoa izango da. Lehenengoa home cinema bat izango da. Sarituaren izena Kronikan agertuko da.