Eper eta faisai ehiza jardunaldiak, txakur eta guzti Arabako El Castillo herriko kotoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

Txantxangorri elkarteak otsaileko lau asteburuetarako ehiza jardunaldiak antolatu ditu. Eper eta faisai ehiza izango da, txakur eta guzti, Arabako El Castillo herriko kotoan. Jardunaldietan parte hartu nahi duten ehiztariek izena elkarteko tabloian dagoen zerrendan eman beharko dute. Bertan ageri dira prezioak, arauak, ordutegiak eta ehizaren inguruko gainontzeko informazio guztia. Elkarteko bazkideek jardunaldi baterako dirulaguntza izango dute, baina hala ere, izena, nahi duten ehiztari guztiek eman ahal izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!