Gipuzkoako Txapelketako partidak gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

Hernaniko xake taldeek Gipuzkoako Txapelketako partidak izango dituzte gaur. Hernani A taldeak Baionaren aurka jokatuko du gaur, Baionan bertan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Hernani B taldeak berriz, etxean jokatuko du Easo taldearen aurka; gaur baita ere, 16:00etan hasita. Joan den asteko partiduetan berriz, hernaniarrak bikain aritu ziren, bi taldeek irabazi baitzuten: Hernani A-k 4 eta 0 eta Hernani B-k 3 eta 1.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!