LIGAN emaitza onak lortu ondoren, Emakumezkoen ligako taldeak igoera fasean sartzea lortu zuen. Joan den astean jokatu zuen lehenengo partidua eta zorte txarraren ondorioz, azken momentuan galdu egin zuten. Hala ere, hura ahazteko aukera bikaina izango dute gaur Beti Gazteren aurka. Hernanirekin, talde berean, igoera fasean, honakoak daude: Tolosa, Añorga, Lazkao, Anaitasuna, Mondragon, Intxaurdi eta Beti Gazte. Partidua gaur 18:00etan hasita, Lesakako Mastegi futbol zelaian.
Gorengoen mailako taldea
Gorengoen mailako taldeak berriz, etxean jokatuko du gaur, Real Unionen kontra.
Hernaniarrak joan den astean Vasconiaren aurka erraz irabazi ondoren, 9garren dira sailkapen nagusian, lidertzatik bi partidura, hau da, 6 puntura.
Partidua, gaur 16:30etan hasita, Zubipen.