hernani errugbi taldeak Urrezko kopako partidua jokatuko du gaur Gernikan, bertako taldearen kontra. Urrezko kopan, ez da ligako formato bera erabiltzen, partidu bakoitza kanporaketa baita. Gaurkoa hernaniarren bigarren partidua izango da, eta lehenengoa Durangoren aurka jokatu zuten. Urrezko kopan, baita ere, atzerritarren kopurua mugatua izaten da eta horrek aukera onak ematen dizkio Hernaniri, talde haundiek atzerritar asko izaten baitituzte. Hala ere, Gernikaren aurkako partidua oso zaila izaten da beti, errugbi taldearen hitzetan «gernikarrak oso zailak izaten dira bere etxean, are gehiago nahiko arro sentitzen direlako ligako lehenengo postuarekin». Hala ere, Vigoko partidua ahaztuta, hernaniarrak irabazteko grinarekin doaz Gernikara. Errugbi taldearen esanetan «Hernani ilusioz beterik doa Bizkaia aldera, Vigokoa lehenbailehen ahazteko eta bere zaletuei garaipena eskeintzeko asmoz».
ETB 3-n ikusteko aukera
Partidua gaur jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita, Gernikako Urbieta Zelaian. Gernikara joateko aukerarik ez duten zaletuek, partidua ETB3-n ikusi ahal izango dute, igandean arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Joxe entrenatzailearen esanetan «aukera bikaina izango da, lana txukun eginez gero, gehiagotan ateratzeko eta kanterako lana goraipatzeko».