Mutrikoko 2kinguak taldearen kontra jokatuko du gaur Yone Boutique areto futbol taldeak. Mutrikuarrak bigarren dira saikapenean, eta hernaniarrak atzetik 4 puntura. Julen Giraldo Yone Boutiqueko entrenatzailearen esanetan, «gaurkoa partidu garrantzitsua izango da, irabaziz gero, lehen itzulia amaitu aurretik bigarren postutik puntu batera geratuko baikara. Gaurko partidua gogorra izango dela uste dugu, beraien aurka jokatutako aurreko partiduak hala izan baitira». Partidua gaur, 18:30etan hasita, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!