Batel estropada bihar Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

Arraun Federazioak bateletako liga hasi aurretik hiru estropada antolatu ditu, eta azkena bihar jokatuko da Kontxako badian. Hernaniko taldeak dituen lau batelak eramango ditu bertara, mutilen bi batel infantil, kadeteen bat eta nesken beste bat. Estropada goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko da, Donostiako Kontxako badian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!