HERNANIKO igerilariek sasoi betean daudela erakutsi zuten joan den asteko larunbatean, kiroldegiko igerilekuan jokatu zen Hernaniko XIIgarren Igeriketa Sarian. Bi taldek hartu zuten parte igeriketa sarian: Hernanik eta Buruntzaldeak. Guztira 60 igerilari izan ziren; horietatik 31 hernaniarrak. Hernaniko igerilari guztiek dominaren bat lortu zuten, eta gainera, erreleboka jokatzen den saria ere irabazi egin zuten.
Lortutako emaitzak
Hauek izan ziren igerilariek lortutako emaitzak: 200m bizkar: Kepa Sañudo eta Maitane Damborena 1go postua; 200m bular: Aitor Huizi 1go postua; 200m libre: Jon Ander Izuzkiza eta Alazane Egiazabal 1go postua eta Alain Gartzia 2garren postua; 200m lau estiloak: Txomin Mujika 1go postua; 100m tximeleta: Jon Garmendia 1go postua; 100m bizkar: Ioritz Aldabe 1go postua, Kepa Sañudo 2garren postua, Julen Sarasua 2garren postua, Xabier Elizetxea 3garren postua, Maitane Damborenea 1go postua, Ainhoa Ezeiza 2garren postua; 100m bular: Artur Casas 1go postua, Jon Ander Izuzkiza 2garren postua, Aitor Huizi 2garren postua, Xabat Erroizenea 3garren postua, Naroa Cordero 2garren postua, Paula Odriozola 3garren postua; 100m libre: Txomin Mujika 1go postua, Artur Casas 2garren postua, Gabriel Gartzia 3garren postua, Axel Allur 2garren postua, Jon Garmendia 3garren postua, Xabier Lizeaga 2garren postua, Odei Ibargoien 1go postua, Ianire Cortes 1go postua, Alazne Egiazabal 1go postua, Laida Rekalde 2garren postua, Ianire Ezeiza 3garren postua, Sara Erauskin 2garren postua; 100m lau estiloak: Gabriel Gartzia 1go postua, Xabat Erroizenea 1go postua, Eider Delgado 1go postua.
Txapelketako bi erreleboetan hauek izan ziren lortutako emaitzak: 4x50m libre: mutilak 2garren postua eta neskak 1go postua. 4x50 lau estiloak eta sariaren garaileak: mutilak 1go postua eta eta neskak 1go postua.