«Adierazpen askatasunaren eta informazioaren kontra duten amorrua erakusten dute erasoek»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

eusko Alkartasunak oharra bidali zuen atzo Hernaniko Kronikara, gauean Santa Barbarako repetidorearen kontra jarritako lehergailua salatzeko. Erasoa salatzeaz gain, adierazpen askatasunaren alde lanean jarraituko dutela adierazi zuten eta beren mespretsua adierazi zieten atentatu egileei.


Adierazpen askatasunaren alde
Eusko Alkartasunak prentsa oharrean abenduan izandako Euskal Irrati eta Telebistaren aurka izandako erasoa ere aipatzen du prentsa oharrean eta dioenez, «erasotzaileek adierazpen askatasuna eta informazio askatasunaren kontra duten amorrua erakusten dute eraso hauekin».

Mespretxua erasotzaileei eta babesten dietenei
Prentsa oharrean «giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren alde lanean jarraitzeko asmoa» azaltzen du, eta «erasotzaileei eta hauei babesten dietenei, bere mespretxurik sakonena» adierazten die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!