Igandean Akolatxarara joateko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 16a, 01:00

Mendiriz Mendik irteera egingo du igandean gaztetxoekin. Ibilbidea Ereñotzutik abiatuko da eta bertan bukatuko da, aurretik Akolatxaran barrena (363 m) pasata. Urbieta kaletik abiatuko dira, goizeko 08:30etan. Izena emateko Iturregi plazako elkartearen bulegora joan behar da, gaur, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Mendiriz Mendi elkartea, Udalarekin batera, Hernaniko ibilbideen sarea osatzen eta zabaltzen ari da, eta urtean bi txango antolatzea aurreikusten du, jendeak herriko natur ondare, ondare historiko eta abar ezagutzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!